PRIBATUTASUN POLITIKA
Yala Nafarroa con Palestina ekimenak zure pribatutasuna zaintzen du eta, horregatik, zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun modu argi eta ulergarrian azaldu nahi dizugu.
NOR GARA?
Yala Nafarroa con Palestina herritarren elkartasun-kanpaina bat da, Palestinako herriari babesa emateko sortua, Nafarroatik. Ez gara entitate juridiko bat, eta ez daukagu helbide fiskalik ezta IFKrik (CIF) ere
Gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: yalahnafarroaconpalestina@gmail.com
ZER DATU PERTSONAL BILTZEN DITUGU?
Zure izena eta abizenak, helbide elektronikoa eta (aukerakoa) posta-kodea biltzen ditugu, baita borondatezko iruzkinak ere, sinadura ematean.
- Izena eta abizenak
- Helbide elektronikoa
- DNI
- Posta kodea
ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK?
Zure datuak honako helburu hauekin erabiltzen ditugu:
- Zure sinadura egiaztatzeko eta baliozkotzeko
- Kanpainaren berri emateko eta etorkizuneko ekimenen inguruan informazioa bidaltzeko (zure baimen esplizitua badaukagu)
- Sinadura bilketaren gardentasuna eta zilegitasuna bermatzeko
ZEIN DA DATUAK TRATATZEKO OINARRI LEGALA?
Tratamendurako oinarria da zure baimen espresua, sinadura-inprimakia betetzean ematen duzuna. Edozein unetan ken dezakezu baimen hori, helbide honetara idatzita: yalahnafarroaconpalestina@gmail.com
PARTEKATZEN DITUGU ZURE DATUAK HIRUGARRENEKIN?
Ez. Yala Nafarroa con Palestina kanpainan ez ditugu zure datuak saldu, alokatu edo hirugarrenei lagatzen, salbu eta legezko betebeharren kasuan edo agintaritza publiko batek eskatzen badu.
ZER ESKUBIDE DITUZU?
Zure datu pertsonalei dagokienez, honako eskubide hauek dituzu:
- Sarbidea izatea
- Okerrak zuzentzea
- Ezabatzea eskatzea
- Tratamendua mugatzea edo aurka egitea
- Datuak beste arduradun bati eramatea
Eskubide horiek erabiltzeko, idatzi helbide honetara: yalahnafarroaconpalestina@gmail.com
SEGURTASUNA
Zure datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartzen ditugu.
PRIBATUTASUN-POLITIKAN ALDAKETAK
Pribatutasun-politika hau eguneratzeko eskubidea gordetzen dugu, lege-aldaketa edo kanpainaren funtzionamenduan aldaketak gertatuz gero. Edozein aldaketa orri honetan bertan jakinaraziko dugu.