Ez dugu genozidioa Nafarroatik finantzatu nahi. Esan EZ Tevari

Israelek ez du uzten Gazan sendagairik egoten, ezta ebakuntzetarako anestesiarik ere. EZ esan Nafarroako Osasun Zerbitzutik Tevari, farmazia-enpresa israeldar handienari, erosten jarraitzea..
Israelgo gobernuak milaka haur eta haien familiak hiltzen jarraitzen du. 2023ko urritik, 50.000 hildako baino gehiago eragin ditu Gazan, gehienak emakumeak eta haurrak.
Hitzetatik ekintzetara
Israelgo enpresa handiek genozidioa babesten dute. Eta Teva garrantzitsuenetako bat da. Israelek ospitaleak eta Gazan geratzen den osasun-azpiegitura urria suntsitzen dituen bitartean, bere armadak 1.000 osasun-langile eta paziente baino gehiago hil dituen bitartean, Tevak sendagai oinarrizkoak eta anestesikoak ukatzen dituen bitartean bere bonbardaketen ondorioz zaurituak eta anputatuak artatu ahal izateko, multinazional honi erosketak egiten jarraitzeaz gain, babesa ere eskaintzen diogu.
Nafarroako Gobernuak eta erakundeek aurrerapauso bat emateko unea da, Gazako eta Zisjordaniako giza eskubideekin eta haurren babesarekin duten konpromisoa erakuts dezaten.
Nafarroako Gobernuari Tevarekin haustea eskatzeko sinadura eman ezazu!
Yala Nafarroak Palestinarekin, Nasaf-ekin (Navarra Sanitaria por el Ceasefire) eta Health Workers 4 Palestine – Espainiarekin batera sustatutako eskaera.
